XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enfermedade honengatik, iruditzen zaigu, nolabait ere, izango zela sagardotegi berrien ukamena.

Tolosako sagardogile batek, 1865 garren Irailaren 13-an, Errementari Kaleko 34 garren zenbakian, tolarea eta upelak antolatzeko baimena eskatu zuen.

Sei egun barru Irailaren 19-an, nahiz eta toki hori kondizio onetan zegoela aitortu, debekatu egin zioten sagardotegia montatzea.

Gerratearen ondorenak ikusten ditugu, baita ere, 1875 garrengo Irailaren 3-an orain bigarren Karlistada, Gipuzkoako herri batzuetako sagardogileek (hamalau firma azaltzen dira) Tolosako Herriko Etxeari egindako denuntziarekin.

Alegia, esaten zuten, nahiz eta Tolosa barrenean gudari ejerzito haundia mantendu beharra izan, ez zegoela deretxorik sei errealeko zerga beren sagardoei jartzeko, Tolosako sagardoak lau errealekoa bakarrik zuenean.

Nahiko arrazoia ba zuten, zerga berdina behar zuela izan denentzako eskatzen zutenean.

Noski, orduan bakarrik esaten zuten beren idatzian, ugarituko zen kanpoko sagardoak, eta ugaritzerakoan, merkeago ere jarriko zen.

Eta sagardoa merkeagoa izaterakoan, kontsumoa ere gehiagotu egiten zen, Herriaren zergak haundituaz.

Baina hala eta guztiz ere, Tolosako agintariek, gerrako aitzakiarekin, ez zuten jetxi sagardoaren inpuestorik.

Ezta gerra bukatutakoan ere.

Honela ikusten dugu, 1878 garrengo Azaroaren 30-ean, hogeita-zazpi sagardogile orain tolosarrak egin zuten protestan.

Gerrako aitzakiarekin jarri zuten lau errealeko zerga, gogora arazten die Tolosako agintariei.

Eta orduan arrazoizkoa bazen zerga hura, herria blokeatua zegoelako, gaur 1878-an, pakea egina dagoelarik, zerga hori alperrikakoa dela eta mesedez kentzeko eskatzen zuten.

Zerga kontutan ari garenez geroz, pozik ekarriko genuke orain, dokumentuetan bildu dugun sagardoaren zenbait prezio.

Baina bildur gara kapitulo luze hau aspergarriagoa egingo ote dugun irakurlearentzako.

Horregatik, eta Sagardogintza izeneko kapituloan ondo enkajatuko duen ustetan, hobea dugu, oraingoz, hemengoa bukatu eta urrengo kapitulora pasatzea.